XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sabunyuma gizon zahar bat zen, hainbat lan egindakoa, eta egun batean sastraka moztu behar zuela erabaki zuen, bere kanpamentua egin eta bertan bizitzeko.

Hots egin zuen: - Beittu! Inorena ez den lur puxketa bat; neuk landuko dut.

Herriko jendeak ez zezala horrelakorik egin aholkatu zion, baina berak baietz, bertan geldituko zela.

Aizkora hartu zuen eta mendira joan zen.

Bueno, ongi dago.

Zaborra garbitzen hasi da.

Baina belar batzuk ebakitzea egin du eta....

- Zein ari da sastraka ebakitzen? galdegiten du Ginaruren orroak, Ginaru, gineoen erregea.

Gizona ikaratu egiten da, baina lasai erantzuten du: - Sabunyuma naiz. Hemen egin nahi dut nire kanpamentua!.

- Eta nork eman dizu baimena?- berriro Ginaru-ren orroak.

- Inork ere ez erantzuten du gizonak, ikaraz dardarka. - Ongi dago!.

Eta Ginaru-k bere gineoei hots egiten die, Sabunyuma lagundu dezaten.

Ehun eta berrogeitamar gineo etorri da jostakin.

Milaka hanka eta milaka beso.

Eguna ilundu baino lehen, dena garbi dago.

Ebakitakoa eihartu denean, Sabunyuma itzuli da, erretzekotan.

Sua ontzi tipi batean darama eta gainetik putz egiten dio. Bueno, ongi dago.